2010/12/18

YOUTUBE PROSUMER-ENA EDO HEDABIDE HANDIENA?

   
     YouTube eta enparauen bideo repositorioen arrakasta prosumerrena ote da, ala telebistako betiko enpresa handiek dute popularitate handiena?

     Lehenik eta behin youtuben bideoen arteko arrakasta aztertu beharko genuke. Zein da youtuben arrakasta gehien duen bideoa? eta nork eginak dira bideo hauek?
Honek erantzungo digu gure galdera honi.

     Youtuberen bideo arrakastatzuenak aztertzerakoan Lady Gaga geneukan lehen postuan, baina istorioa aldatuy egin da gazte berri batek kendu baitio postua honi. Gazte hau Justin Bieber delarik. Izugarrizko arrakasta izan du gazte honek oso denbora gutxian eta etorkizun oparo bat espero diola diote adituek.

Hemen uzten dizuet abeslari gazte honen bideo arrakastatsuena:




     Bideo hau aztertuz gero eta bere egilea zein den jakiteko, esango nuke profesionalek egindako bideo dela hau.
Egilea, JustinBieberVEVO baita.

     Lehen postuan Universal Music Group dago, hainbat disketxeren jabea eta gaur-gaurkoz 6,910,891,522 ikustaldi dituena. Baina badira beste erabiltzaile arrakastatsu asko ere: enpresa txikiak, erabiltzaile soilak, artistak eta abar, beren kabuz ibiltzen direnak eta kanal arrakastatsuak dituztenak; horrela, Marina Orlova-ren kanalak egun 389 milioi bisita ditu eta goraka etengabe doan beste bat Zuzana-ren Bodyrock kanala da (264,036,794 bisita egun). Orain dela hilabete batzuk top zerrenda hemen duzu; baina hilabete batzuk pasatutakoan aldaketak izan dira ReadWriteWeb guneak jaso duen bezala. Gogoeta kritikoa egin eta erantzun ea YouTube-ren "Broadcast yourself" izeneko lelo edo tituluak egia dioen ala ez.

 http://www.universalmusic.com/

Hemen usten dizuet universalmusic orrialdean aurkitutako beste bideo arrakastatsu bat.



Beraz, argi ikusi genezake zelan youtuben igotako bideo gehienak dira musika munduarekin lotuan. Bideo hauek igotzen dituztenak profesionalak direlarik. Kalitate aldetik ikusita ongi ikusten da nork sortu eta plazartu duen.

Honez gain, youtube mundu honetan ere profesionalak ez garenok bideoak igotzeko aukera ere aurkitzen da.
Hauek ordea, prosumerrek egindakoak izango liratezke.
Hemen ustez dizuet adibide bat:





Ariketa guzti honen ondorioa ondorengoa da:

   Esan genezake, youtuben aurkitzen ditugun bideoen artean gehiengoa profesionalena dela, baina prosumerrek ere bere lekua du.
Youtuben horrelako arrakasta izatea, hauen bien arteko nahasketa delarik.

Hemen usten dizuet youtubeko bideo arrakastatsuenak, baina ranking honek uneoro jasaten ditu aldaketak, prosumer eta profesionalen bideoak tartekatuz.

http://top9-10-list.org/2010/10/06/top-10-most-watched-videos-youtube/ (youtubeko bideo arrakastatsuen rankinga)

No hay comentarios:

Publicar un comentario