2010/12/20

Gonzalo Martinezek WEB TV- ri buruzko emandako konferentzia

    Gonzalo Martinek, Ikus-Entzunezko adituak , abenduaren 14an Leioako Unibertsitatean emandako hitzaldia.
Hitzaldi honetan hainbat gaiei buruz aritu zen aditu hau komunikabideak, erabiltzen ditugun erremintak... hainbat adibide hartuz.
Interneteko telebistak telebista analogikoarekin dituen desberdintasunak azaltzen ditu, bi hauek oinarri hartuz eta haun artean konparatuz.
    Argi uzten digun ideietako bat, mundu analogikoaren nolabaiteko amaiera izango litzateke. Mundu honek luzera mugatua duela esaten digu. Honekin batera argitu zuen nola galera hau ez dugu internet munduan aurkitzen, milaka eta milaka gauza argitaratu baitdaitezke mugarik gabe.
    Kontrolaren ideia ere aipatu zuen eta honen esanetan; interneteko mundua kontrolatzea ia ezinezkoa edota jarduera oso zaila dela esan zuen. Ni honekin bat nator internet mundua oso zabala baita eta uneoroko garapena jasaten duelarik, zailagoa da bere kontrola izatea.
    Konferentzian zehar hainbat gaiez aritu zen eta ideia oso mamitsuak jaurti zituen, baina argi geratu denez, nolabait, interneten (telebista zein beste hainbat) erabileraren abantailak azpimarratu zituen behin eta berriz.
Azkeneko berrikuntzak direla eta, telebista analogikoa internet munduan sartzen hasia da, interneten boterea edo handitasuna bermatzen duelarik.
    Amaitzeko aldatzen ari garen ohituretaz jardun zen. Garapenak ohitura aldaketa eta aurrerakuntzak dakartza eta honek gure egunerokoan aldaketak egitera eramaten gaitu. Adibidez gaur egun, portatil batekin pelikulak, telebista... ikus dezakegu munduko edozein txokotan, mugarik gabe.

    Laburki hau izan da Gonzalo Martinezek aipatutako ideia sorta, hemen usten dizuet bideoa konferentzia ikusteko:

No hay comentarios:

Publicar un comentario