2010/12/04

RADIO Y TV: NI SIQUIERA UNA FUENTE POR PIEZA

    Ariketa honetan, Camilo José Cela Madrilgo Unibertsitatean egindako ikerketa honetan, hainbat datu plazaratzen ditu irrati eta telebista erabiltzen diren iturriez.
    Ikerketa honetan irakurri dugunez, Espainiako irrati eta telebista kate gehienek, iturri bat baino gutxiago erabiltzen dute albiste bakoitzeko.
    Honen ondorioz, iturriek informazioa kontrolatu egin dezakete, hauek baitira informazioa igortzen duten bakarrak. Hau aztertzekoa da, kontuan hartzen baldin badugu, albiste bat plazaratzeko orduan, beharrezkoa dela informazio hau kontrastatzea iturri bat baino gehiagorekin. Oso akats larria dela uste dut albistea iturri bat bakarrik oinarri hartuz argitaratzea, ikerketan esaten den bezala, "la información envasada es la más sencilla de comprar y consumir". Hau da, errezen eta jasotzen duguna lanik egin gabe da guk kontsumitzen duguna. Gauzei buelta asko eman behar zaizkien gauzak ez ditugu gustoko ez baitugu denborarik hortarako.
    Kontrastatzearen ahalmena galtzen da bere totalitatean. Gainera, iturri bat hartzen dugunez  iturritzat, iturri honek nahi duena argitaratuko dugu, gutxi batzuen eskuetatik jasotzen dugun informazioa baliogarritasuna emanez.
Honen ondorioz, subjetibitatearen jokuan jauzteko arriskua daukagu. Plazaratuko diren hainbat testimonio ez baitira izaten objektiboak, pentsamendu pertsonalak eta sentsazioak aurkitzen baitira bertan.
    Orokorren artikulu honetan, albiste bat sortzerakoan, iturri urrien erabileraren kritika bat izango litzateke.
    Artikulu honetan, hainbat datu igortzen dira grafiko eta datuen bidez, honek kredibilitatea ematen diolarik ikerketari.
    Amaitzeko aipa genezake ikerkuntza honetan bitxikeri moduan nola aipatzen den prentsaurrekoaren adibidea.
Idazleak dihoen bezala, prentsaurrekoak errezagoak izaten dira, leku, ordua... hitzartuak baitaude eta horrek lana asko errezten du.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario