2010/12/30

TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRESIAZ

    Gaurkoan dakarkizuet, Gorka Palazioak bere blogean http://www.palazio.org/  argitaratutako artikulu bat, CC 3.0 by lizentziapean dagoelarik.

ARTIKULUA:

     Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere.
     Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

     Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

   Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

2010/12/22

DONIENEKO GAZTELUGATXE

Hemen daukazue Donieneko Gaztelugatxeko gazteluaren erreportaia bikaina.
Erreportaiaren egileak: Mikel Perez de Eulate eta Garazi Elgezabal gara.
          Lan hau Creative Commons; Aitortu, ez merkataritzarako eta lan eratorririk gabe)lizentziapean eginda dago.


2010/12/21

2010/12/20

Gonzalo Martinezek WEB TV- ri buruzko emandako konferentzia

    Gonzalo Martinek, Ikus-Entzunezko adituak , abenduaren 14an Leioako Unibertsitatean emandako hitzaldia.
Hitzaldi honetan hainbat gaiei buruz aritu zen aditu hau komunikabideak, erabiltzen ditugun erremintak... hainbat adibide hartuz.
Interneteko telebistak telebista analogikoarekin dituen desberdintasunak azaltzen ditu, bi hauek oinarri hartuz eta haun artean konparatuz.
    Argi uzten digun ideietako bat, mundu analogikoaren nolabaiteko amaiera izango litzateke. Mundu honek luzera mugatua duela esaten digu. Honekin batera argitu zuen nola galera hau ez dugu internet munduan aurkitzen, milaka eta milaka gauza argitaratu baitdaitezke mugarik gabe.
    Kontrolaren ideia ere aipatu zuen eta honen esanetan; interneteko mundua kontrolatzea ia ezinezkoa edota jarduera oso zaila dela esan zuen. Ni honekin bat nator internet mundua oso zabala baita eta uneoroko garapena jasaten duelarik, zailagoa da bere kontrola izatea.
    Konferentzian zehar hainbat gaiez aritu zen eta ideia oso mamitsuak jaurti zituen, baina argi geratu denez, nolabait, interneten (telebista zein beste hainbat) erabileraren abantailak azpimarratu zituen behin eta berriz.
Azkeneko berrikuntzak direla eta, telebista analogikoa internet munduan sartzen hasia da, interneten boterea edo handitasuna bermatzen duelarik.
    Amaitzeko aldatzen ari garen ohituretaz jardun zen. Garapenak ohitura aldaketa eta aurrerakuntzak dakartza eta honek gure egunerokoan aldaketak egitera eramaten gaitu. Adibidez gaur egun, portatil batekin pelikulak, telebista... ikus dezakegu munduko edozein txokotan, mugarik gabe.

    Laburki hau izan da Gonzalo Martinezek aipatutako ideia sorta, hemen usten dizuet bideoa konferentzia ikusteko:

Web 2.0 y Self Media (2)

Check out this SlideShare Presentation:

Diapositiben bidezko aurkezpena Web 2.0 eta Self mediari buruz.
  1. Ajax
  2. Folksonomía
  3. Mashups
  4. RSS
  5. Blogs y Wikis (wikinews)
  6. Dropbox y aula virtual

2010/12/18

YOUTUBE PROSUMER-ENA EDO HEDABIDE HANDIENA?

   
     YouTube eta enparauen bideo repositorioen arrakasta prosumerrena ote da, ala telebistako betiko enpresa handiek dute popularitate handiena?

     Lehenik eta behin youtuben bideoen arteko arrakasta aztertu beharko genuke. Zein da youtuben arrakasta gehien duen bideoa? eta nork eginak dira bideo hauek?
Honek erantzungo digu gure galdera honi.

     Youtuberen bideo arrakastatzuenak aztertzerakoan Lady Gaga geneukan lehen postuan, baina istorioa aldatuy egin da gazte berri batek kendu baitio postua honi. Gazte hau Justin Bieber delarik. Izugarrizko arrakasta izan du gazte honek oso denbora gutxian eta etorkizun oparo bat espero diola diote adituek.

Hemen uzten dizuet abeslari gazte honen bideo arrakastatsuena:




     Bideo hau aztertuz gero eta bere egilea zein den jakiteko, esango nuke profesionalek egindako bideo dela hau.
Egilea, JustinBieberVEVO baita.

     Lehen postuan Universal Music Group dago, hainbat disketxeren jabea eta gaur-gaurkoz 6,910,891,522 ikustaldi dituena. Baina badira beste erabiltzaile arrakastatsu asko ere: enpresa txikiak, erabiltzaile soilak, artistak eta abar, beren kabuz ibiltzen direnak eta kanal arrakastatsuak dituztenak; horrela, Marina Orlova-ren kanalak egun 389 milioi bisita ditu eta goraka etengabe doan beste bat Zuzana-ren Bodyrock kanala da (264,036,794 bisita egun). Orain dela hilabete batzuk top zerrenda hemen duzu; baina hilabete batzuk pasatutakoan aldaketak izan dira ReadWriteWeb guneak jaso duen bezala. Gogoeta kritikoa egin eta erantzun ea YouTube-ren "Broadcast yourself" izeneko lelo edo tituluak egia dioen ala ez.

 http://www.universalmusic.com/

Hemen usten dizuet universalmusic orrialdean aurkitutako beste bideo arrakastatsu bat.



Beraz, argi ikusi genezake zelan youtuben igotako bideo gehienak dira musika munduarekin lotuan. Bideo hauek igotzen dituztenak profesionalak direlarik. Kalitate aldetik ikusita ongi ikusten da nork sortu eta plazartu duen.

Honez gain, youtube mundu honetan ere profesionalak ez garenok bideoak igotzeko aukera ere aurkitzen da.
Hauek ordea, prosumerrek egindakoak izango liratezke.
Hemen ustez dizuet adibide bat:





Ariketa guzti honen ondorioa ondorengoa da:

   Esan genezake, youtuben aurkitzen ditugun bideoen artean gehiengoa profesionalena dela, baina prosumerrek ere bere lekua du.
Youtuben horrelako arrakasta izatea, hauen bien arteko nahasketa delarik.

Hemen usten dizuet youtubeko bideo arrakastatsuenak, baina ranking honek uneoro jasaten ditu aldaketak, prosumer eta profesionalen bideoak tartekatuz.

http://top9-10-list.org/2010/10/06/top-10-most-watched-videos-youtube/ (youtubeko bideo arrakastatsuen rankinga)

2010/12/15

Ubuntu Tribe, filmaren trailerra

   Ubuntu Tribe filmaren trailer honetan, Euskal Herriaren jatorriaren muntaia eta Ubuntu Tribe tribuaren sarrera moduko bat ikusten dugu. Bideoan agertzen diren irudi, musika zein egindako muntaia oso lortua dagoela uste dut.
Iruditan hasieran, Euskal Herria, bertoko kultura (kirolak; esku pilota...) zein industrializazio garaia, eta garapena ageri zaigu.
Honez gain, Ubuntu Tribura biltzeko deialdia egiten digute garapenaren deia eginez.
Gauzak aldatu egingo dira; beraz, bildu zaitez zu ere Ubuntu Tribe gunera.


KROMA EFEKTUA-POWER DIRECTOR 8

   Bideo honetan, Power Director 8 programa erabiliz, kroma efektua zelan erabili azaltzen digu Gorka Palazio irakasleak.
Oso erreza da bideoko pautak jarraituta kroma efektua lortzea eta emaitza oso onak lor ditzazkezu.
Efektu hau gazteluko erreportaia lanetan erabili daiteke adibidez.
  


RTVE-EKO MEDIO INTERAKTIBOEN ZUZENDARIAREN HITZALDIA (José Juan Gutiérrez)

     Leioako unibertsitatean, RTVE-eko medio interaktiboen zuzendariak hitzaldi bat eman zuen Web Tv-ri buruzkoa.
Hitzaldian interneten erabilerak, modalitate zein beste hainbat gaietaz aritu zen.

    Hasieran, online telebistaren erabileraren bermakuntza adierazi zuen Gutierrezek, gero eta gehiago kontsumitzen baita eta honek zenbait aldaketa ekarriko lizkiko telebista analogikoei. Honez gain, ohitura abituei buruz jardun zen, telebista eta internet erabiltzeko ohituren aldaketaz.
     Erabileraren aldaketa, hau da lehen telebista batzuen esku zegoen baina gaur egun bertan hainbat partehartzaile daude.
Interneteko telebistak dituen abantailak asko dira telebista analogiko eta digitalarekin konparatuta.
Abantaila hauetaz aritu zen konferentzian, bera RTVE-EKO medio interaktiboen zuzendaria izanda oso jakituna baita gai hauetan.
    Hauek izan ziren aditu honek jaurtitako ideietako batzuk baina beste hainbat airean utzi zituen gure hausnarketa bilatuz. Adibidez, nolakoa izango da hemendik aurrerako bidea?

Hemen usten dizuet konferentziaren bideo ikusi dezazuen:

2010/12/14

¡TÍA, NO TE SALTES EL EJE!

Jarraikortasunaz aritzen den laburmetraia xelebre bat. Gauza "konplikatu" bat era sinple eta komiko batean azaltzen digute neska hauek.

Teknologiaren neutralitateari buruzko hitz batzuk: Gonzalo Martín

Sare zentralizazioa? Gadgetzen erabilera?
Ikus-entzunezkoen etorkizuna interneten?

Generos dialogicos en televisión

Check out this SlideShare Presentation:

Telebistako informatiboen sarritan elkarrizketak ageri dira.
Mariano Cebrián maisuak elakrrizketa mota hauek desberdintzen ditu.
  1. Elkarrizketak
  2. Inkestak
  3. Adierazpenak
  4. Prentsaurrekoak

2010/12/12

EUSKAL HERRIKO NOTIZIA BITXIAK

Euskal Herriko Notzia Bitxiei buruzko irratsaioaren pasarte bat usten dizuet gaurkoan.

LOS TENENTES NAVARROS



Hemen uzten dizuet Iñaki Sagredok pasadan astean Algortan emandako hitzaldiaren argazki batzuk. Argazkiak Gorka Palazioren FLICKR-ren orrialdetik eskuratu ditut.

Web2.0 y Self Media

Check out this SlideShare Presentation:

Web 2.0 eta Self Mediaren aurkezpena, urteetan zehar eta bere garapena.

"UNA RED QUE SE EXPANDE CADA SEGUNDO"

WIKILEAKS-EN GARAIPENA

Meneame.net web gunean ageri zaigu albiste hau.
www.wikileaks.org,  funtzionatzen hasi ad egun hauetan han comenzado a funcionar y estos días hemos visto actos de protesta y manifestaciones en todo el mundo en favor del bloqueo ilegal que estaban sometiendo a Wikileaks en su lucha por contar lo que otros medios callan.

2010/12/05

LIPDUB - INDEPENDÈNCIA - WORLD RECORD

   Azkenaldi honetan, fama handia hartzen hari den LIPDUB- bideoak.  Eitb, adibidez, unibertsitate desberdinen arteko ikasleen lehiaketa egin duten LIPDUB hoberenak sari bat irabazten zuelarik. Lehiaketa honen irabazlea, arkitekturako ikasleak suertatu ziren hemen duzue bideoaren link eta informazioa:

Arkitekturaren Lipdub bideoa

Orain nire ustez ikusi dudan lipdub honenetariko bat, worl record-rra eta guzti duena, ea gustokoa duzuen...

2010/12/04

RADIO Y TV: NI SIQUIERA UNA FUENTE POR PIEZA

    Ariketa honetan, Camilo José Cela Madrilgo Unibertsitatean egindako ikerketa honetan, hainbat datu plazaratzen ditu irrati eta telebista erabiltzen diren iturriez.
    Ikerketa honetan irakurri dugunez, Espainiako irrati eta telebista kate gehienek, iturri bat baino gutxiago erabiltzen dute albiste bakoitzeko.
    Honen ondorioz, iturriek informazioa kontrolatu egin dezakete, hauek baitira informazioa igortzen duten bakarrak. Hau aztertzekoa da, kontuan hartzen baldin badugu, albiste bat plazaratzeko orduan, beharrezkoa dela informazio hau kontrastatzea iturri bat baino gehiagorekin. Oso akats larria dela uste dut albistea iturri bat bakarrik oinarri hartuz argitaratzea, ikerketan esaten den bezala, "la información envasada es la más sencilla de comprar y consumir". Hau da, errezen eta jasotzen duguna lanik egin gabe da guk kontsumitzen duguna. Gauzei buelta asko eman behar zaizkien gauzak ez ditugu gustoko ez baitugu denborarik hortarako.
    Kontrastatzearen ahalmena galtzen da bere totalitatean. Gainera, iturri bat hartzen dugunez  iturritzat, iturri honek nahi duena argitaratuko dugu, gutxi batzuen eskuetatik jasotzen dugun informazioa baliogarritasuna emanez.
Honen ondorioz, subjetibitatearen jokuan jauzteko arriskua daukagu. Plazaratuko diren hainbat testimonio ez baitira izaten objektiboak, pentsamendu pertsonalak eta sentsazioak aurkitzen baitira bertan.
    Orokorren artikulu honetan, albiste bat sortzerakoan, iturri urrien erabileraren kritika bat izango litzateke.
    Artikulu honetan, hainbat datu igortzen dira grafiko eta datuen bidez, honek kredibilitatea ematen diolarik ikerketari.
    Amaitzeko aipa genezake ikerkuntza honetan bitxikeri moduan nola aipatzen den prentsaurrekoaren adibidea.
Idazleak dihoen bezala, prentsaurrekoak errezagoak izaten dira, leku, ordua... hitzartuak baitaude eta horrek lana asko errezten du.

 

2010/12/02

WIKILEAKS JOKU BIHURTURIK

Holandar batek Wikileaks jolasa asmatu du astebe batean.

 Techcrunchen agertu zen albistea.

Holandatar honek jada, Julian Assangeren rola izateko aukera ematen digu Wikileaks-eko jolas berrian.

Harrigarria da nola astebe bateko epe mugan lortu duen hau sortzea. 

2010/12/01

Mekanografia ikasteko web orrixek

WIKILEAKS

Denon ahotan dagoen gaia... baina zer da errealitatean WIKILEAKS?


Iñaki Perurenari elkarrizketa

       Galduezineko elkarrizketa dakarkizuet gaurkoan. Elkarrizketa honetan Manu Redondo (elkarrizketatzailea) eta Iñaki perurena (elkarriztatua) ageri dira.
Elkarrizketa galduezina dela diot bertan oso argi ikusten baita zelan usten duen Iñakik, Manu bere lekuan.  Nafarroa eta Euskaldun izatearen eztabaidan argi eta garbi ikusten dugu nork dakien zertaz hitz egiten ari diren eta nork egiten duen dohaineko kazetaritza.
Elkarrizketa bat egiteko unean lehenik eta behin ondo dokumentatuak joan behar garela jakinekoa da eta nola ez hanka sartzea sahiestu behar dugula.


Reportaje Linux TVN Chile

        Erreportaia labur honetan Linux-i buruzko zenbait argibide ematen dituzte Chileko TVN albistegian. Albistegi honetan Linux.eri buruzko hainbat argibide edota honek zer suposatzen duen argitzen digute. Sfoftware libre eta komunitate bildu baten garrantzia bermatuz.

Gipuzkoaren jatorria Nafarran

       Gazteluaren erreportaia bideratzeko hemen daukagu adibide bat, Gipuzkoaren jatorria hain zuzen. Bideo honetan ageri zaigun erreportaian, Gipuzkoako jatorriari buruzko zenbait istorio eta kontakizun, irudi eta bideo zoragarriekin bildua.