2010/10/06

Prometeus - La Revolucion de los Medios



Harrigarria iruditzen zait bideo hau eta nolabaiteko beldurra ematen dit. Bideo hontan agertzen zaizkigun iruditan argi eta garbi geratzen da teknologia berrien garapena eta hauen ondorioak.
Garapena etengabea da, eta horrek esfortzua eskatzen du nolabait, gu ere behartuta gaude nolabait aurrerapen hauekin bizitzera.
Bideo honatn agertzen da zelan hedabideek, internet erabilzten dutela baliabide moduan eta horrek ekartzen dituen abantailak.
Honez gain, gizarteria produzitzaile bihurtzen joango da. Kontsumitzen dugun bitartean, produzitu egingo baitugu ("prosumer").


Benetan sinesten duzu kontatzen duena?


      Ez dut uste gauza guztiak nolabait gertatuko direnik, baina bideoa ez dago oso erratuta. Mundu fantasioso baten murgilduko garela dirudi bai internet indarraren bidez, zein beste hainbat faktoreen eraginez. Mundu digital zein birtualean murgilduko gara eta horrek ez dauka atzera pausurik.
Nire ustetan, irrati, telebista, egunkariak... aldaketa asko jasango dituzten hurrengo urte hauetan, digitalizazioarekin adibidez, paperezko dokumentuek indarra galduko baitute.
Mundu birtuala gure etxeetan sartzen ari da gutxinaka-gutxinaka nahiz eta hau egia esan ez izan oso gustokoa niretzat. Ez zaizkit fantasiazko gauzak gustatzen eta arrazoi horregaitik uste dut kontu handiz erabili behar dela mundu birtual hau (second life adibidez).


Irrati eta telebistaren panorama nola ikusten duzue?
 Mundu birtual honen arabera, hedabide hauen etorkizunak hainbat aldaketa jasango ditu. Edizio idatzitik digitalerako pausuak garrantzi handia izango duelarik. Nire ustetan aldaketak gertatuko dira behar direlako baina ez dut uste hain radikalak izango drenik. Gizartea gutxinaka gutxinaka goaz aldatzen ta hor dago funtsaren mamia pausuak saltatu gabe joan behar baikaa aurrera pausuak ematen. Panorama batzuetan beltza ikusten dut baina nik uste gizakiaren lana ezingo dutela makinek... ordezkatuko horregaitik esperantza izpiren bat daukadala esan dezaket.

No hay comentarios:

Publicar un comentario