2010/10/13

Istorio berdinaren bi bertsioak: "Tony Blair meets his egg throwing fanclub"




Lehenengo bideoan, aurkezle batek kontatzen digu, Dublin gertatutakoa. Non, Tony Blairek liburu bat aurkeztera zihoan eta bertara hurbildu zen jende talde batek arrautzak eta liburuak bota zituzten beraren kontra. Sky News-eko katean aurkezleak aurkezten du dena bere hitzekin batera interpretatzen dugu baina harrigarria da bideo ikustean nola ez dago ez arrautza ez liburuen arrastorik. Aurkezleak zein bideoaren azpian dagoen kareta gabe ez genuke argi izango zer gertatzen da albiste honetan. Aztertzekoa da zelan kontatzen dena gero irudietan ez den agertzen.


Bigarren bideo hontan ordea,ez dago aurkezlerik, irudiak bakarrik ageri dira baina ez dugu hizlari baten beharrik irudiek islatzen baitute gertatzen den dena. Bideo honetan bai ageri dira zapatak hortik botata eta jendea eta poliziaren arteko tira birak argi ta garbi ikusten dira. Atxiloketak ikusten dira eta gainera kaleko soinua ageri delarik momentu horretan hor egongo bagina bezala dirudi, beste edozein ikusle izango bagina bezala. Gainera, liburu dendaren marka oso argi ikusten da, hau da, bideo egileak hau ikustea nahi du: "eason" eta honekin batera jendearen oihuak ageri dira dendaren aurka.
Azken finean bideo honek eta aurrekoek nahiz eta istorio berdina kontatu esan genezake ez daukatela zer ikusirik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario