2010/10/20

Revolución de las Redes Sociales

     Saresozialaren iraultza heldu da jada. Hadi egon aldaketa handiak gertatzen ari baitira zure inguruan. Lerro hauek idazten ditudan bitartean milaka eta milaka gauza hasiak dira aldatzen internet zein teknologia berriez murgilduriko mundu honetan... EZ ZAITEZ ATZEAN GERATU!!

Chavez-en presentzia Twitterren

2010/10/19

Hitzaldia



"LA TEKNOLOGIA VUELA"


Lehenik eta behin, hitzaldia berandu hasi zenez, itxaroten egon behar izan nintzen livestream kanaletik eta honek nolabait moskeatu egin ninduen ez baitnekien ondo egiten ari nintzen, edota zerbait konektatu beharra zegoen. Hitzaldia hasi zenean, nahiko txarto ikusten zen momentu askotan kongelatu egiten zen irudia zein soinua eta honek inposiblea egiten zuen konferentzia jarraitzea.

Qik-en bidez lortu izan dut hitzaldia ikustea. Gorka Palazio E.H.U-ko irakasleak, Madrilen eman zuen hitzaldia hilaren 15ean eta Qik programaren bidez "zuzenean" ikusi ahal izan dugu ikasleok. 35 minutu iraun dituen hitzaldian ikus-entzunezkoen iraultzaz mintzatu da, ikasketa alorrera mugatuz batez ere.

2010/10/13

Istorio berdinaren bi bertsioak: "Tony Blair meets his egg throwing fanclub"




Lehenengo bideoan, aurkezle batek kontatzen digu, Dublin gertatutakoa. Non, Tony Blairek liburu bat aurkeztera zihoan eta bertara hurbildu zen jende talde batek arrautzak eta liburuak bota zituzten beraren kontra. Sky News-eko katean aurkezleak aurkezten du dena bere hitzekin batera interpretatzen dugu baina harrigarria da bideo ikustean nola ez dago ez arrautza ez liburuen arrastorik. Aurkezleak zein bideoaren azpian dagoen kareta gabe ez genuke argi izango zer gertatzen da albiste honetan. Aztertzekoa da zelan kontatzen dena gero irudietan ez den agertzen.


Bigarren bideo hontan ordea,ez dago aurkezlerik, irudiak bakarrik ageri dira baina ez dugu hizlari baten beharrik irudiek islatzen baitute gertatzen den dena. Bideo honetan bai ageri dira zapatak hortik botata eta jendea eta poliziaren arteko tira birak argi ta garbi ikusten dira. Atxiloketak ikusten dira eta gainera kaleko soinua ageri delarik momentu horretan hor egongo bagina bezala dirudi, beste edozein ikusle izango bagina bezala. Gainera, liburu dendaren marka oso argi ikusten da, hau da, bideo egileak hau ikustea nahi du: "eason" eta honekin batera jendearen oihuak ageri dira dendaren aurka.
Azken finean bideo honek eta aurrekoek nahiz eta istorio berdina kontatu esan genezake ez daukatela zer ikusirik.

Win a unique program at IMD




Bideo honetan ageri zaigu zelan egin daitekeen iragarki bat edo hobeto esanda zelan ikusten dugun dena ez da dirudiena.
Ikusten duguna, gure begi aurrean agertzen zaiguna askotan ez da errealitatea izaten nahiz eta nolabait gure begiak engainatu. Gizona ageri den moduagatik, esnago genuke gauza bat baina ikustean dena grafiko eta montaje baten bidez burututakoa dela orduan konturatzen gara nola dena montaje bat den...
Honekin ere ikusi daiteke nahi duguna lortu genezakeela, montaje zein beste laguntza batzuek bitartez, horregaitik "GO BEYOND WHAT YOU THINK IS POSSIBLE" esaldiaren bidez, konprobatzen dugu posible dela lortzea, pentsatzen duguna.

2010/10/12

Korando: "FULL VERSION"





Ondo lortutako iragarki bat dela uste dut, bere markarekin, (SSANGYONG)hitza menpean izango dugu, forma barregarri batez, azkenean gure burmuinean geratzen baita. Iragarki honen helburua lortua dagoela uste dut baina harrigarria iruditzen zait zelako lana edo "gastuak" egiten dituzten azkenean, kotxe marka baten izena zehazteko. Iragarki askok ez dute lortzen beraien identitatea argi usten edota askotan istorio batean geratzen dira baina kasu honetan, istoriaren muina kotxearen marka dela argi geratzen dela uste dut.

2010/10/06

Prometeus - La Revolucion de los Medios



Harrigarria iruditzen zait bideo hau eta nolabaiteko beldurra ematen dit. Bideo hontan agertzen zaizkigun iruditan argi eta garbi geratzen da teknologia berrien garapena eta hauen ondorioak.
Garapena etengabea da, eta horrek esfortzua eskatzen du nolabait, gu ere behartuta gaude nolabait aurrerapen hauekin bizitzera.
Bideo honatn agertzen da zelan hedabideek, internet erabilzten dutela baliabide moduan eta horrek ekartzen dituen abantailak.
Honez gain, gizarteria produzitzaile bihurtzen joango da. Kontsumitzen dugun bitartean, produzitu egingo baitugu ("prosumer").


Benetan sinesten duzu kontatzen duena?


      Ez dut uste gauza guztiak nolabait gertatuko direnik, baina bideoa ez dago oso erratuta. Mundu fantasioso baten murgilduko garela dirudi bai internet indarraren bidez, zein beste hainbat faktoreen eraginez. Mundu digital zein birtualean murgilduko gara eta horrek ez dauka atzera pausurik.
Nire ustetan, irrati, telebista, egunkariak... aldaketa asko jasango dituzten hurrengo urte hauetan, digitalizazioarekin adibidez, paperezko dokumentuek indarra galduko baitute.
Mundu birtuala gure etxeetan sartzen ari da gutxinaka-gutxinaka nahiz eta hau egia esan ez izan oso gustokoa niretzat. Ez zaizkit fantasiazko gauzak gustatzen eta arrazoi horregaitik uste dut kontu handiz erabili behar dela mundu birtual hau (second life adibidez).


Irrati eta telebistaren panorama nola ikusten duzue?
 Mundu birtual honen arabera, hedabide hauen etorkizunak hainbat aldaketa jasango ditu. Edizio idatzitik digitalerako pausuak garrantzi handia izango duelarik. Nire ustetan aldaketak gertatuko dira behar direlako baina ez dut uste hain radikalak izango drenik. Gizartea gutxinaka gutxinaka goaz aldatzen ta hor dago funtsaren mamia pausuak saltatu gabe joan behar baikaa aurrera pausuak ematen. Panorama batzuetan beltza ikusten dut baina nik uste gizakiaren lana ezingo dutela makinek... ordezkatuko horregaitik esperantza izpiren bat daukadala esan dezaket.