Saresozialaren iraultza heldu da jada. Hadi egon aldaketa handiak gertatzen ari baitira zure inguruan. Lerro hauek idazten ditudan bitartean milaka eta milaka gauza hasiak dira aldatzen internet zein teknologia berriez murgilduriko mundu honetan... EZ ZAITEZ ATZEAN GERATU!!
2010/10/20
2010/10/19
Hitzaldia
"LA TEKNOLOGIA VUELA"
Lehenik eta behin, hitzaldia berandu hasi zenez, itxaroten egon behar izan nintzen livestream kanaletik eta honek nolabait moskeatu egin ninduen ez baitnekien ondo egiten ari nintzen, edota zerbait konektatu beharra zegoen. Hitzaldia hasi zenean, nahiko txarto ikusten zen momentu askotan kongelatu egiten zen irudia zein soinua eta honek inposiblea egiten zuen konferentzia jarraitzea.
Qik-en bidez lortu izan dut hitzaldia ikustea. Gorka Palazio E.H.U-ko irakasleak, Madrilen eman zuen hitzaldia hilaren 15ean eta Qik programaren bidez "zuzenean" ikusi ahal izan dugu ikasleok. 35 minutu iraun dituen hitzaldian ikus-entzunezkoen iraultzaz mintzatu da, ikasketa alorrera mugatuz batez ere.
2010/10/13
Istorio berdinaren bi bertsioak: "Tony Blair meets his egg throwing fanclub"
Lehenengo bideoan, aurkezle batek kontatzen digu, Dublin gertatutakoa. Non, Tony Blairek liburu bat aurkeztera zihoan eta bertara hurbildu zen jende talde batek arrautzak eta liburuak bota zituzten beraren kontra. Sky News-eko katean aurkezleak aurkezten du dena bere hitzekin batera interpretatzen dugu baina harrigarria da bideo ikustean nola ez dago ez arrautza ez liburuen arrastorik. Aurkezleak zein bideoaren azpian dagoen kareta gabe ez genuke argi izango zer gertatzen da albiste honetan. Aztertzekoa da zelan kontatzen dena gero irudietan ez den agertzen.
Bigarren bideo hontan ordea,ez dago aurkezlerik, irudiak bakarrik ageri dira baina ez dugu hizlari baten beharrik irudiek islatzen baitute gertatzen den dena. Bideo honetan bai ageri dira zapatak hortik botata eta jendea eta poliziaren arteko tira birak argi ta garbi ikusten dira. Atxiloketak ikusten dira eta gainera kaleko soinua ageri delarik momentu horretan hor egongo bagina bezala dirudi, beste edozein ikusle izango bagina bezala. Gainera, liburu dendaren marka oso argi ikusten da, hau da, bideo egileak hau ikustea nahi du: "eason" eta honekin batera jendearen oihuak ageri dira dendaren aurka.
Azken finean bideo honek eta aurrekoek nahiz eta istorio berdina kontatu esan genezake ez daukatela zer ikusirik.
Win a unique program at IMD
Bideo honetan ageri zaigu zelan egin daitekeen iragarki bat edo hobeto esanda zelan ikusten dugun dena ez da dirudiena.
Ikusten duguna, gure begi aurrean agertzen zaiguna askotan ez da errealitatea izaten nahiz eta nolabait gure begiak engainatu. Gizona ageri den moduagatik, esnago genuke gauza bat baina ikustean dena grafiko eta montaje baten bidez burututakoa dela orduan konturatzen gara nola dena montaje bat den...
Honekin ere ikusi daiteke nahi duguna lortu genezakeela, montaje zein beste laguntza batzuek bitartez, horregaitik "GO BEYOND WHAT YOU THINK IS POSSIBLE" esaldiaren bidez, konprobatzen dugu posible dela lortzea, pentsatzen duguna.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)