2010/11/10

THE COLLECTIVE - SEASONS TRAILER 2009 - (HQ) - RE CUT

   The collectiveren, "Seasons" lanaren trailerra dakarkizuet gaurkoan. The Collective filmegile, argazkilari eta mountain biker talde bat da, eta "Seasons" jarraian aurkezten dizuedan haietako lanik esanguratsuenetako bat.
Mountain bike-en inguruan interesatua dagoen edo gai honen inguruan zertxobait ikusi nahi duen edonori gomendatzeb diot filme hau ikustea.




   Harrigarria iruditzen zait lehenik eta behin mutil hauek egiten dituzten piruetak eta bizikleta gainean ibiltzeko daukaten erreztasuna. Aipatzeko da ere momentu klabe hauek grabatzeko erabiltzen duten metodo zein kamararen erabilera. Truko asko egiten dituzte eta honetarako zehaztasuna beharrezkoa da. Kamara euskarri desberdinak erabiltzen dituzte momentu batzuetan, buru-beroa eta beste batzuetan garabiaren erabilera beharrezkoa egiten zaie. Filmaren amaieran ikusten dugu ere zenbait kasutan helikopetoren beharra ere izaten dutela.
  Dokumentalak oso erritmo arina du eta horrek askos erakargarriagoa egiten du nire ustetan. Bai erabiltzen duten musika zein muntaiaren planoek... bere erritmoa arintzen duten, nahiz eta momentu askotan planoaren abiadura (xehetasun planoetan gehienbat) motelduz argiago ikusten dugu egileek guk ikustea nahi dutena.
Kamera dokumentalaren parte luzeena agertzen da mugomenduan eta hau ez da lan erraza. Planoak mota guztietakoak aurkitzen ditugu, dokumentalean ageri diren paisaia ederrak lasai eta plano orokorrekin aztertzekoak baitira.
Dokumentalean bai hasieran zein amaieran agertzen dira markak oso argi (sepialized, adiddas, mountainbikepark, shimano, bontrager, Helly Hansen, dakine...). Argi dago marka hauen laguntza beharrezko izan dutela lan hai aurrera eramateko eta marken agerpenak hain argi adierazteak azaltzen du hau.
Amaitzeko orokorrean oso lan txukuna eta interesgarria dela deritzot. Ez da film komertzial bat eta ez ditu "betiko" gaiak jorratzen nolabait.
Informazio gehiagorako hemen izten dizuet talde honen linka bertan murgiltzeko eta gosatzeko.
     
                                               http://www.thecollectivefilm.com/

1 comentario: